NOR GAREN, NOLA LAN EGITEN DUGUN


Itzulpenak

MALLOL TRADUCTORS ASSOCIATS SL enpresakook 1979an hasi ginen itzulpengintzan. Geroxeago, zuzenketak eta transkripzioak ere sartu genituen gure zerbitzuen artean. Urte asko dira, dagoeneko, etenik gabe esperientzia pilatuz, eta horrek seriotasuna eta gaitasuna eman digu, gure bezeroei edizioaren edota itzulpenaren arloan sortzen zaien edozein beharri erantzuteko.

Profesionaltasunez lan egiten dugu: zehaztasunik handienaz eta kalitatez. Eta arduratsu jokatzen dugu, lanak garaiz entregatzearren.

Beste hizkuntza batera itzultzean, hizkuntza hori lehen hizkuntzatzat duten itzultzaileak erabiltzen ditugu beti. Horrela ziurtatzen dugu sortzen den testuak, hizkuntzaren aldetik egokia izateaz gainera, jatorrizko testuaren esanahi berbera duela. Hainbat arlotan espezializatutako itzultzaileak ditugu: literaturakoak, kazetaritzakoak, publizitatekoak, kulturakoak, enpresakoak, zuzenbidekoak, bankuetakoak, merkataritzakoak… Iberiar penintsulako hizkuntzetatik edo hizkuntza horietara (euskara, katalana, gaztelania, galiziera) itzultzeko, lan horretan urte ugariko esperientzia duten profesionalak ditugu.

Itzulpen prozesua osatzeko, bezeroak hala nahi baldin badu, testuari azken orraztaldia ematen dio testu zuzentzaile eta editoreen gure taldeak. Gure antzeko beste enpresa batzuekin alderatuta, osagarri horrek beharbada azken prezioa garestituko du, baina lana ondo egina egongo dela bermatzen dizu. Ez ditugu gauzak erdizka egin nahi izaten.

Zuzenketak

Era guztietako zuzenketak egiten ditugu: ortografia hutsekoak ez ezik, estilokoak eta formatukoak ere. Itzultzaile taldean bezala, hainbat arlotan espezializatutako zuzentzaileak ditugu: literaturakoak, kazetaritzakoak, publizitatekoak, kulturakoak, enpresakoak, zuzenbidekoak, bankuetakoak, merkataritzakoak… Betiere, jakina, jatorrizko estiloak eta formatuak errespetatzen ditugu; baina, gainera, hala eskatzen bazaigu, dokumentu bateko forma eta estilo irizpideak bateratu ditzakegu (adibidez, dokumentua egiteko lanetan pertsona bat baino gehiago aritu direnean). Laburbilduz, gustuko dugu esatea testuak «zuzenean inprentara eramateko moduan» uzten ditugula.

Transkripzioak

Azkenik, hizketaldien grabazioak transkribatzen ere jarduten dugu. Transkribatzaile profesionalen talde bat dugu, jarduera horretan esperientzia luzea duena, eta ondo baino hobeto lan egiten duena. Horren erakusgarri da talde hori kontratatu ohi dutela maila goreneko enpresa eta erakunde publiko nahiz pribatuen erakunde ekitaldietako transkripzioak egiteko. Bezeroak hala eskatzen badigu, transkribatzaile taldeak transkribatze lan hutsa egin dezake; edo testuan gutxieneko zuzenketak egin ditzake, bere horretan argitaratzeko moduan izan dadin. Bigarren mota horretako transkripzioak beti igarotzen dira zuzentzaile talde baten eskutik.

Eska iezaguzu aurrekontua, konpromisorik gabe.
Hona hemen gure erreferentziak.

Informazio gehiago:
info@jmallol.com