ESKARIAK ETA AURREKONTUAK

Bezeroari eskaintzen diogun arreta zerbitzuan sartuta dago aldez aurretik xehetasunezko aurrekontua egitea, lana zein epetan egingo den zehazteko. Epe hori bezeroak aurrekontua onartzen digun unean hasten da.

Bi aldeoi gehien komeni zaigun ordainbidea zehaztu eta gero, eta betiere lanaren bolumena eta eskarien jarraitutasuna kontuan hartuta, lana bezeroari posta elektronikoz bidaltzen diogu.

Eska iezaguzu aurrekontua

Xehetasunezko aurrekontua nahi baduzu, bete itzazu hurrengo laukitxo hauek, konpromisorik gabe, eta gutxi gorabeherako kalkulua egingo dizugu. Bestela, dei iezaguzu telefonoz edo idatz iezaguzu, eta albait lasterren erantzungo dizugu.

* Nahitaez bete beharreko eremuak
*Izena: Helbidea:
*Abizenak: Herria:
Enpresa: Posta kodea:
*Telefonoa: Estatua:
*Helbide elektronikoa: Faxa:
Jatorrizko hizkuntza: Helmuga hizkuntza:
Itzulopen mota: Hitz kopurua:
Oharrak:
 


Behin betiko aurrekontua (eta ez gutxi gorabeherakoa) nahi baduzu, dokumentuak jaso beharko ditugu, zer ezaugarri dituzten aztertzeko. Horretarako, aurreko inprimaki hori bete eta gero, bidal itzazu dokumentuak helbide honetara: info@jmallol.com.

Lana bukatu eta entregatzeko epea kalkulatzeko, kontuan har ezazu batez besteko erritmoa eguneko 3.000 hitzekoa izaten dela, asteburu eta jaiegunak sartu gabe; gainera, denbora gehixeago ere beharko dugu, lanak behar bezala kudeatu, zuzendu eta editatzeko. Epea zehazteko, dena dela, landu beharreko dokumentuak aztertu beharko ditugu. Presaka baldin bazabiltza, jakina, eguneko lan gehiago ere egin dezakegu, baita asteburuetan, oporretan eta abarretan ere, tarifan dagozkion gehigarriak aplikatuta.

Zalantzarik edo iradokizunik baldin baduzu, gustura jasoko dugu helbide honetan:

info@jmallol.com